Eta “gaur ez dugu etxean bazkalduko”
atalarekin jarraitzen dugu. Gaur Ficoban dagoen « Singular Food´´ jatetxeaz hitz egingo dugu. Seguru asko zuetako askok ezagutuko duzue, baina
erreferentzia toki bat da kontua haurrekin bazkaltzera joan nahi badugu, eta
gainera… Oraintxe berritu dute!


«Singular Food´´ jatetxea erabat berritu
dute. Sartu ahala giro atsegina ikusiko dugu,
egur askorekin eta erdiko patio ederraren erdian, olibondo eder bat dago orain. Oso gune zabala da, oso ondo prestatuta dago umeak
dituzten familientzat.
Bazkari zerbitzuak beti bezala antolatzen
dira. Kartan markatuko dugu eskatuko duguna eta karta horrexekin egingo dugu
eskaera. Eskaera egindakoan, oso dibertigarria den
“superzenbaki” bat emango digute eta gure mahaian jarri beharko dugu.
Platerak oso ondo landuta daude, desberdinak dira eta dena oso
goxua dago. Hanburgesa bat eskatzera animatzen
bazarete, ez pentsa ohiko hanburgesa bat jango duzuenik, ez, probatuko duzuena
ongi mimatutako haragi bikaina izango da. Gauza bera gertatzen da gainerako platerekin. Karta zabala da eta menu oso bat aukeratu ahal da, 19,90 € asteburuan
edo plater solteak eskatu ahal dira, 6,90 €-tik aurrera.
Menu berezi bat daukagu etxeko txikientzat. Pasta, pizza
edo oilaskoa aukeratuko dute eta postre gisa, yogur nataural bat (7 €).
Berriro ere, ez pentsatu makarroiak direla etxean jartzen
dizkiegunak bezalakoak, ezta pizza eta ezta oilaskoa ere: jaki guztiek beren
ukitua dute.
Eta orain, izugarri gustatzen zaigun kontu
batez hitz egingo dugu: badago Txikipark
bat zaindari
batekin. Baiiii. Larunbat eta igandeetan 13:00etatik 17:00etara eta larunbat gauean (bai,
ongi irakurri duzu, GAUEAN) 20:00etatik 22:00etara
irekitzen da Txikipark aretoa Singular Food jatetxeko bezeroentzat. Gainera hango zaindariak –horren fede ematen dugu- urrea
balio du. Txikipark aretoa jatetxearen ondoan dago
(ate batez bereizita). Sartzen den ume bakoitza eta dagokion mahaia apuntatzen
dira. Horrela, hara joateko beharra izanez gero,
abisatu egingo digute.
Eta orain gai praktikoagoez arituko gara:
komunek badute arropa aldatzeko txoko bat eta jatetxearen barruko aldea oso
zabala eta egokia da umeentzako kotxeekin joateko. Doako aparkalekua badago. Asteburuan erreserba egin behar da, bestela tokirik gabe
geratzeko arriskuan gaude.
Edozien larunbatetan bazkaltzera joateko
moduko jatetxe bat da, baina ospakizunak
(jaunartzeak edo bataioak
) egiteko ere aproposa da. Izugarri gustatu zaigu patioan dagoen egurrezko mahaia…
toki berezia da. Beste abagune batzuetarako ez zalantza egin
eta galde iezaiezue; izan ere, menu berezi bat ere diseinatu ahal duzue.
Azkenik, «Singular Food´´ jatetxearen
inguruak ematen dizkigun aukeren berri eman nahi dugu. Parean bertan haurrentzako
parke handi bat
eta Bidasoaren
ertzean kokatutako Skatepark bat
dago, nazioarteko zubiaren ondoan. Parke horretan bi bidegorri elkartzen dira eta beste
aldean dago Euskotren geltokia.
Oso toki atsegina da bazkaltzera joan
aurretik edo ondoren jolastera joateko.
1. oharra: Ez baduzue ezagutzen, «El patito feo´´
deskubrituko duzue. Poltsak,
koilareak, eskuz egindako eskumuturrekoak, eta dena diseinu bereziarekin.
2. oharra: Ikusten da « Singular Food´´ jatetxe honen
buruan familia ugari bat dagoela ;-). Eskerrik asko gure lagunekin pixka bat
hitz egiteko aukera hau emateagatik gure txikiek bolen artean igerika dabiltzan
bitartean.