Lehen Jaunartzea egiteko garaia hurbiltzen da ume askorentzat eta, beraz, detailetan pentsatzeko garaia ere bai.
Colon ibilbidean dagoen Mary Merry Candy litxarkeria dendatik eta ideia asko eman dizkigute egun horretarako.
Adibidez, gure umearen Jaunartze tarta enkargatu eta panpinatxo batez apaindu ahal dugu. Aukera desberdinak daude panpinatxoa hautatzeko. Tartaren prezioa aukeratzen dugun motaren eta litxarkeria kopuruaren araberakoa da, pisuaren arabera saltzen delako. Solairu bakarreko edo solairu anitzeko tartak egin ahal dizkigute.
Edozein umeri ikaragarri gustatzen zaion gauza da detailetxo bat ematea bere jaietan, eta horretarako aukera paregabea da litxarkeriez betetako kaxatxo bat, bere Jaunartzera gonbidatutako umeekin partekatzeko. Kaxatxo horien prezioa 3 €-koa da eta eredu batzuk daude.
Beste aukera bat gonbidatuentzako gominola brotxetak enkargatzea da.
Mary Berry dendan gogoratu digute zeliakoentzako goxoki bereziak dituztela, eta tarta, kaxatxo eta konoak goxoki mota horrekin prestatu ahal direla.
Mary Berry dendara hurbil zaitezten eta gehien gustatzen zaizuen aukera dezazuen gonbidatzen zaituztegu.
Mary Berry Candy.
Colon ibilbidea 17, Irun.
E-maila: maryberrycandy@gmail.com
Telefonoa: 943 63 54 00
Facebook: MaryBerryCandy.