Hoy comenzamos una nueva etapa en Txikis del Bidasoa, gracias al servicio de Euskera del Ayuntamiento de Irún. Se irán traduciendo poco a poco los artículos que hemos ido publicando en Txikis. Además estamos trabajando poco a poco con el programa Kalean Bai, para que así, el contenido sea más diverso. Pasito a pasito.
Siempre es difícil escoger, así que para comenzar hemos pensado que lo mejor era empezar con los «hits´´ o artículos más leídos.
Como muchos sabréis ya, Kulunkan es una tienda de compraventa de artículos infantiles seminuevos. ¡ Os dejamos con ellos !

Txikiak oso azkar hazten dira. Guztioi gertatu zaigu hilabete gutxitan konturatu garela oso gutxitan erabilitako haur txikien objektuez gainezka daukagula etxea, eta beste hainbatetan ere, objektu horiek estreinatu gabe geratu direla. 
Kulunkan sortu da Erika, dendaren nagusia, konbentzituta dagoelako egokia dela beste aukera bat ematea haur txikien artikulu guztiei; hala nola, haur-kotxeei, biberoi berogailuei, haur-aulkiei, hamakei, sehaska txikiei, bainerei eta abarri; izan ere, dagoeneko ez dira erabilgarriak, baina kontuan hartu behar da objektu horiek denbora luzean irauteko sortu zirela.
 
 
Berak komentatu digu gaur egun haur txikientzako produktuetako ia etxe guztiek produktuak diseinatzean urte askotan irauteko helburua dutela. Hala ere, txikiek azkar hazten dira, eta laster ez dute horien beharrik; horrela, Kulunkan bezalako denda baten bitartez luzatu ahal dugu erabilpen hori.
 
Oro har, puerikultura denda bat da. Gure txikiek dagoeneko erabiltzen ez dituzten eta erabiltzeko moduan dauden produktu guztiak kontsignan utzi ahal dira. Bertan merkatuko marka onenak prezioaren erdian aurkitu ahal ditugu, eta batzuetan %50tik beherago ere bai.
 
Zuen produktuak kontsignan uzteko interesa duzuen guztiontzat, ia berriak balira bezala egoteko betekizuna eskatzen da, hau da, berriro erabiltzeko moduan eta garbi-garbi egon daitezen.
 
Panpinen kasuan, panpinak berria izan behar du eta etiketa eduki behar du. 
Denda sistema batez baliatzen da; horren arabera, saltzaileak kontsigna kontratu bat sinatzen du Kulunkan dendarekin, hiru hilabeteko iraupenekoa. Produktua saltzen ez bada, bi aukera daude: dendatik atera edo beste kontratu bat sinatu produktuaren prezioa jaitsiz edo, bestela, ematea gestionatzea ongintzazko erakundeen alde.
 
 
Eguberriari begira txikienentzako baserritar jantziak eta eskiatzeko jantziak saldu eta erosi ahalko dira. Eta gauza bera inauteriari begira inauteri jantziekin, eta San Martzialetan, kantinera, gastadore jantziekin eta horrelakoekin. Eta Eguberriak pasa ondoren, Jaunartzearen kanpainarekin gauza bera egitea aurreikusten da. Eta judo jantziekin ere gauza bera. Izan ere, kasu guztietan gutxitan erabili den arropa da. Gainerako arroparen kasuan (ume txikienen arropa salbu) erabili gabea izatea eta etiketa jarrita eskatzen da.
Sistema oso interesgarria da bi aldeentzat: Saltzaileek erabiliko ez dituzten artikulu batzuk eskaini ahal dituzte armairuetatik atereaz, eta probetxu ekonomiko bat lortu ahal dute, eta, bestalde, erosleek produktu horien prezio interesgarriak aprobetxatzen dituzte; horrela, guztien artean luzatzen dute produktu horien erabilpena.
 
Horregatik, ondoan utzi dizkizuegu Kulunkan dendaren datuak (erne, helbide berria):
Alzukaitz kalea 15, Palmera eremuan. Irun
kulunkan@kulunkan.com
https://www.facebook.com/kulunkan
Telefonoa: 943 61 09 00
Harremanetarako pertsona: Erika