Aquí podéis encontrar el artículo en castellano con la receta de la opilla. ¡Vamos madrinas !

San Marcos egunaren bezperetan gaude; beraz,
amabitxiok bizkor ibili beharko dugu.

Originalenak hemen: Mary Berry (Irungo Colon ibilbidea) Litxarkeriez
eta txokolateaz egindako opila batzuk topatu ditugu, oso originalak diren
txitatxoekin. Tamainaren edo arrautzen
kopuruaren arabera aukeratu ahal dugu, baita arrautza mota ere (mickey, kinder,
eta abar). Opilas horiek guztiak hodeizko txitatxoekin daude apaiduta eta Mary Berry
dendan bakarrik aurkituko ditugu.
Gainera, eskuz egindako opila batean sar ditzakegun
elementu guztiak erakusten dizkigute: txokolatezko arrautzak: (Mickey, Minnie, Cars, Abioiak,
Monsuno, Gormiti, Kinder, Hello Kitty, Peppa Pig), koloretako luma aukera
ederra, txitato tradizionalak eta koloretakoak, potezko confetti-ak edo
soltean, lakasitoak eta lakasito miniak, baita opila apaintzeko ohiko goxokiak
ere. 
Opila
apaintzeko txitatxo aukera handia
Mary Berry dendan
aurkitu ditugun koloretako lumetako eta arrautzetako batzuk
Tradizionalagoak direnentzat, opila nola egin
gogoratzen dizuegu «El recetario de
mi cocina
» Patriciaren errezetarekin.
Bizkotxoa
egiteko, Patriciak bi errezeta proposatzen dizkigu thermomixa erabiliz edo
gabe; gainera, gorringoekin animatzen denarentzat, gorringoak prestatzeko
errezeta bat utzi digu, thermomixarekin egiteko bakarrik.

Nire sukaldeko
errezeta-liburuko opila
OPILLA _ ALMENDRAZKO
BIZKOTXOAREKIN
Osagaiak:
–                  225g gurin
–                  280g  azukre
–                  Limoi baten azala (alde zuririk gabe)
–                  Gatz pittin bat
–                  150g almendra txikitua
–                  Bi koilarakada legamia-hautsa
–                  200g irin
–                  3 arrautza
Orain thermomixarekin prestatuko
dugu:
Almendra txikiturik jartzen ez badugu, azalik
gabeko almendra xigortuarekin hautsa egin ahal dugu; horretarako ontzian
jarriko dugu eta 30 segundo programatuko dugu 5-10 abiadura progresiboarekin.
Ontzitik atera eta erreserbatuko dugu.
Orain azukre hautsa egingo dugu; horretarako, 10
segundo programatuko ditugu 5-10 abiadura progresiboarekin.
Limoi azala erantsiko diogu azukreari eta 10
segundoz txikituko dugu 5-10 abiadura progresiboarekin.
* Gurina gehitu eta 3 minutuz nahastuko dugu
37ºtan, 4. abiaduran.
Orain arrautzak, almendrak eta gatza erantsiko
ditugu. Almendra gauek txikitu badugu eta gatza bazuen aurretik, ez dugu gatzik
botako. 30 segundotan nahastuko dugu 6. abiaduran.
* Irina eta legamia bahetuta erantsiko ditugu. 30 segundotan nahastuko dugu 6. Abiaduran.
Koipea jarriko dugu 24 cm-ko molde batean.
Labean sartuko dugu aurretik 180º C-ko
tenperaturan berotuta, 30 minutuz.
Moldetik
atera eta hozten utziko dugu.
Eta orain era tradizionalean
egingo dugu.
* Azukrea birrindutako limoi azalarekin nahastuko
dugu.
* Gurina biguna erantsiko dugu eta ondo nahastuko
dugu dena.
* Orain irabiatutako arrautzak, almendra txikituak
eta gatza erantsiko ditugu. Dena nahastuko dugu ore
homogeneoa lortu arte.
*Azkenik, irina eta legamia bahetuta erantsiko
ditugu. Ondo nahastuko dugu dena.
*Koipea jarriko dugu 24 cm-ko molde batean.
*Labean sartuko dugu aurretik 180º C-ko
tenperaturan berotuta, 30 minutuz.
Moldetik
atera eta hozten utziko dugu.
GORRINGOAK
Osagaiak:
–                  50g ur
–                  100g azukre
–                  Limoi erdiaren azala (horia bakarrik)
–                  6 arrautza gorringo
–                  Azukre pikorduna albardatzeko
Oraintxe hasiko gara prestatzen
*Thermomixaren ontzian ura, azukrea eta limoi
azala jarriko ditugu, 14 minutuz berotuko dugu Varoma tenperaturan eta
koilararen abiaduran. Ontzia makinatik atera,
limoiaren azala kendu eta 5 bat minutuz hozten utziko dugu.
Gorringoak iragazki batetik pasako ditugu egiten
den oihala kentzeko. Ontzia jarriko dugu makinan berriro, 10 minutuz
programatuko dugu Varoma tenperaturan eta 1. Abiaduran. Kubiletea bere tokian
jarriko dugu eta estalkitik isuriko ditugu gorringoak, pixkanaka eror daitezen.
*Nahasketa ontzi batera bota eta hozten utziko
dugu; gutxienez, 4 orduz.
*Nahasketari forma emango diogu, azukre
pikordunean albardatuz. Hozkailuan erreserbatuko
ditugu gure opilan jartzeko unera arte.

Zorte on guztioi zuen opilekin!